54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Genbe II-Gesalatz aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2003ko otsailaren 24an Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea Genbe II-Gesalatz aldeko Lurzati Berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Genbeko Kontzejuko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Foru Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera peritoen irizpena aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorririk.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3061750