54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

3/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Hezuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuk aldatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarrien aldaketa Foru Agindu bidez eginen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Arau hori betez, eta apirilaren 22ko 85/2002 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren egituran egindako aldaketen ondorioz, bidezkoa da Departamentu honen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatu batzuk aldatzea, zehazki, unitate arduradunaren eremua eta fitxategi horietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko unitatearena.

Bestalde, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriei buruzko erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan xedatutakoa betetzeko, bidezkoa da Departamentu honen menpeko fitxategi automatizatuei segurtasun maila ezartzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuetan aldaketa hauek onestea:

1.1. Fitxategiaren izena: Nafarroako Liburutegi Publikoen Bazkideen Erregistroa.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 2021990917.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zebitzua.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzua.

1.2. Fitxategiaren izena: Hezkuntza Berezirako bekak eta laguntzak.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450015.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

1.3. Fitxategiaren izena: Hezkuntza premia bereziak.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 2012910006.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

1.4. Fitxategiaren izena: Gizarte eta kultur egoera ahulei loturiko hezkuntza premia bereziak.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 2012910005.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atala.

1.5. Fitxategiaren izena: Ikasketa arautuetarako bekak.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450009.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Ikasketetarako Laguntzen Atala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Ikasketetarako Laguntzen Atala.

1.6. Fitxategiaren izena: Auzi zibil eta lanekoak eta administratiboak.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450013.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

1.7. Fitxategiaren izena: Langileen plantilla.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450010.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

1.8. Fitxategiaren izena: Irakasleen prestakuntza.

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450007.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

2. Foru Agindu hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Datuak Babesteko Atalera, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzura, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Dibertsitate eta Kultura Aniztasunerako Atalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Irakasleen Hobekuntzako Atalera eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora igortzea.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0302156