54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

269/2003 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Abiadura Handiko Trenaren Iruñeko Geltoki Berriaren Eremuaren Hirigintza Diseinua egiteko ideien lehiaketarako deialdia" onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Abiadura Handiko Trenaren Iruñeko Geltoki Berriaren Eremuaren Hirigintza Diseinua egiteko ideien lehiaketarako deia egin du, honako baldintza hauen arabera:

_Lehiaketaren xedea: "Abiadura Handiko Trenaren Iruñeko Geltoki Berriaren Eremuaren Hirigintza Diseinua egiteko ideien lehiaketa.

_Sariak:

-Lehen saria: 70.000 euro.

-Bigarren saria: 35.000 euro.

-Hirugarren saria: 17.500 euro.

_Proposamenen aurkezpena: oinarri hauetan adierazten den dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen bulegoan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea, Iruña) aurkeztu beharko da, edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Eskabideak aurkezteko epea 2003ko urriaren 15ean bukatuko da.

_Aurkeztu beharreko agiriak: lehiaketaren oinarrietan adierazten direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Lehiaketaren oinarriak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan daude eskuragai (San Ignazio etorbidea, 3-5. oina, Iruña. Tel.: 948-427436), baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas/

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3114876