54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

130/2003 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, 2003ko Nafarroako Jaialdien programako jatetxe zerbitzuaren kontratazioa onesten duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 2003ko Nafarroako Jaialdien programako jatetxe zerbitzu kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: 2003ko Nafarroako Jaialdien programako jatetxe zerbitzuaren kontratazioa. Aurtengo edizioa Brasili buruzkoa izanen da.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 36.060,00 euro (BEZa barne).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo kalea, 8, 31001, Iruña).

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: aurreko atalean ezarritako epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, Kultura Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, 8).

Klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Kultura Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, 8).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan._Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0304055