54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

74/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 7koa, Tuterako Udalaren 538 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Tuterako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 538 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horrek 44. poligonoko 144. lurzatiaren puska bat hartzen du.

Proposatutako desafektazioaren helburua hauxe da: aipatu lurra Infraestructuras Gasistas de Navarra S.L. enpresari uztea, hamar urtez, urteko kanon baten truke, gas-instalazioetara sartzeko bidea egiteko. Bi alderdiak ados jarriz gero, luzatzen ahalko da kontratua.

Tuterako Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko apirilaren zazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Tuterako Udalaren 538 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 44. poligonoko 144. lurzatiaren puska bat hartzen du.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Tuterako Udalari desafektatutako lurzati hori Infraestructuras Gasistas de Navarra S.L. enpresari uzteko, hamar urtez, urteko kanon baten truke, gas-instalazioetara sartzeko bidea egiteko. Bi alderdiak ados jarriz gero, luzatzen ahalko da kontratua.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean onetsitako baldintza plegua zorrotz betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Tuterako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0303881