54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Izendapen proposamena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoa duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2002ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 11n argitaratutako hartan, hain zuzen ere 7.2 oinarrian ezarritakoa betetzeko, epaimahaiak Inmaculada Lesaca Itúrbide andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia.

Izangaiak deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko erregistro orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, izendapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Ezarritako epean, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta haren egintza guztiak deuseztuko dira, deialdian parte hartzeko eskaeran egindako iruzurragatiko erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

Berriozarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian. Mankomunitateburua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0303933