54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Galar Zendeako Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Ezkirotz eta Getze-Galarko kirolguneko igerilekuetan sorospen zerbitzurako laguntzaren lehiaketa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Kontratazio aurrekontua: 35.000 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Galar Zendeako Udaletxean (Zaldibide kalea, 17, Getze-Galar).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0303828