54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

84/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 14koa, Paz Martínez Martínez andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Barne Kontrolerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Paz Martínez Martínez andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Barne Kontrolerako Ataleko buru izendatzen da, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0304199