54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogotes sektoreko xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2003ko martxoaren 11n egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Artikako Mogotes sektoreko R-9, R-10 eta D-2 lurzatietako xehetasun azterlana, Construcciones Muroa, S.L.k eta beste jabe batzuk sustatua eta Juan Antonio Ciganda arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 15 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Artikako Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, xehetasun azterlanaren esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0303150