III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E S A K A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egunez jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten.
Eskatzailea: Javier Zozaya Arrechea. Jarduera: iturgintzako tailerra (handitzea). Tokia: Alkaiaga industrialdea, 3.17 lurzatia, Elutxa karrika, 3.
Lesakan, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza
Iragarkiaren kodea: A0302858