III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MIRANDA-ARGA
Jarduera sailkaturako baimena
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Hospedería Casmon, S.L. Jarduera: izar bateko hotela (paratzea). Tokia: Daoiz kalea, 5.
Miranda-Argan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: A0302689