III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A Z T A N
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako izapideak betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan alegazioak egin ahal ditzaten.
Eskatzailea: Helena Larralde Iramundo. Jarduera: ostatu-jatetxea. Tokia: Urtxolako Benta, 27. poligonoa, 15. lurzatia, Azpilkueta, Baztan.
Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko martxoaren zazpian. Sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0302685