III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N D O S I L L A
Jarduera sailkatuetarako baimena
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, eta Erregelamenduaren zenbait artikulu aldatu zituen urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretua aplikaturik, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerek ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Vicha GO3, S.L. Jarduera: taberna-jatetxe-erretegia. Tokia: Andosillako P.I.M.
Eskatzailea: Industrias Suescun, S.A. Jarduera: petrolio produktuak biltegiratzea. Tokia: Ebroko Ardatza errepidea, 53,000 kilometroa.
Andosillan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Alkate udalburua, Manuel Osorio.
Iragarkiaren kodea: A0302584