45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I Z B E R R I

Pagoaren oihan enkantea, %10 beherapenarekin

Aurizberriko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, pagoaren oihan aprobetxamendu hauek emateko, % 10eko beherapenarekin.

1. lotea: 301 pago, 724,06 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 51.296,50 euro.

2 lotea: 638 pago, 1.407,42 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 99.511,82 euro.

Enkantean parte hartzeko, beharrezkoa da honako hauek aurkeztea: enpresaren sailkapen agiria eta lote bakoitzaren hasierako prezioaren % 2, fidantza gisa. Lote bakoitzarentzako proposamen bana aurkeztuko da. Proposamen batean lote bat baino gehiago sartuko balira hura baliogabetuko da.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost lanegun igaro ondoko larunbateko 13:00ak baino lehen; eta ondoren irekiko dira. Larunbatak egun baliodunak kontsideratuko dira.

2003.eko martxoaren 29an egindako enkanteko baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak ezarriko dira orain ere, eta Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Aurizberrin, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan. Kontzejuburua, Ander Juanarena Apesteguía.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................., adinez nagusia, herria: ................................, helbidea: .............................., N.A.N. zenbakia: ..............

Nire izenean edo ......................... ordezkatuz (.............. I.F.K. eta ........................... helbidea baititu), enpresa sailkapen agiriduna, Aurizberriko Kontzejuak, .............aren ..........(e)an, ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako ............. zenbakiko oihan lotearen truke (kopurua eta zuhaitz-mota: ................), ......... (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0303848