45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak enkante publikoa eginen du Udal Planeko U-I unitatearen 7-B-1 lurzatiko % 69,335 parte zatitugabea saltzeko.

Hasierako prezioa: 299.102,56 euro.

Behin-behineko fidantza: 5.982,05 euro, hau da, hasierako prezioaren ehuneko bi.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Antsoaingo Udalaren erregistro orokorrean, 27 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte.

Baldintzen plegua eta gainerako agiriak Udaleko bulegoetan daude ikusgai.

Antsoainen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3089574