45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A T S A I N

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Beratsaingo Kontzejuak (Atetz) lehiaketarako deialdia egin du, "Hornidura eta saneamenduko sareak eta zoladura lanak" eta "Ur-igorlea eta arazketa" izeneko proiektuetako obrak adjudikatzeko.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 311.436,79 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 8 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: Beratsaingo Kontzejuaren Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Klausula administratiboen plegua eta proiektu teknikoak interesatuen eskura daude Beratsaingo Kontzejuko Alkatetzan.

Beratsainen (Atetz), bi mila eta hiruko apirilaren batean. Kontzejuko burua, Miguel Angel Mariñelarena Oyarzun.

Iragarkiaren kodea: A0303513