45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Udal Planeko UE 02ko jabeek (arau subsidiarioetako U.A.11 zaharra) eta Udalak ahalmendu zuen organoak hirigitza hitzarmena negoziatu zuten eskudirutan ordainduta eskuratzerik ez zen hirigintza aprobetxamendua lagatzeko legezko beharra betetzearren. Prestaturiko hitzarmen hori ukituriko jabe gehienek sinatu dute; hortaz, jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesatuek haren edukia aztertzen ahalko dute, udal idazkaritzan, baita bidezko iruditzen zaizkien alegazioak idatziz aurkeztu ere.

Fontellasen, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0303440