45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L D I O

Obra lehiaketa

Xedea: Galdioko Kontzejuko Etxearen estalkia berritzea.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Lizitazioaren aurrekontua: 32.225,74 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 644,51 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten dira.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Allingo Udalaren erregistro orokorrean, astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00ak arte.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Posta bidez ere aurkez daitezke proposamenak, eta horretarako interesatuak ordainagiriaren bidez frogatu beharko du Posta Bulegoan zein egunetan egin zen igorpena. Bestetik ere, epearen barrenean frogatu beharko dio kontratazio organoari proposamenaren igorpena, nahiz fax-en bidez (948-540440), nahiz telex edota telegramaren bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Kopiak eskuratzeko: klausulen pleguaren eta proiektuarenenak "Imprenta Jordana" moldiztegian lortzen ahal dira, Gustavo de Maeztu, 5 zk.an; telefonoa: 948-546941.

Galdion, bi mila eta hiruko martxoaren hemezortzian. Alkatea, José María Ecay Lorz.

Iragarkiaren kodea: A0303228