III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M O N T E A G U D O
Izendapen proposamena: Monteagudoko Udaleko menpeko enplegatua
Monteagudoko Udalaren menpeko enplegatu izateko langileak oposizio-lehiaketa bidez hautatzeko proben epaimahaiak, 156/02 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 27koan, argitaratu zen deialdian ezarritakoari jarraikiz, eta ikusirik lehiaketaldiko puntuazioa eta emaitzak eta oposizioaldian egindako probak, izendapen proposamena igorri du, Francisco Javier Martínez Sánchez jaunaren alde, probak gainditu dituzten izangaien artean puntuaziorik altuena erdietsi duelako, 61,22 punturekin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan, honako hau argitara emanez Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Proposatuari ohartarazi egiten zaio epearen barrenean aurkeztu behar dituela deialdiko 7. atalean aipatu agiriak (abenduaren 27ko 156/02 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hala ez egiteak ondorioak izanen dituela.
Monteagudon, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bederatzian. Mahaiburua, José María Vázquez Royo.
Iragarkiaren kodea: A0303521