III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E D E A
Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik
Ledeako Udalak, 2002ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, 2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Aldaketa mota: kreditu gehikuntza.
Kontusaila: 1.121.22603. Letratuen txostenak, judizialak eta notario gastuak.
Diruzaintzako gerakinetik, gastu orokorretarako den hartatik hartuko den zenbatekoa: 13.889,00 euro.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legeko 284 eta 285. artikuluetan, eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren bulegoetan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Ledean, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0302975