45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo Udaleko 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2003ko martxoaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Barasoaingo Udaleko 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Barasoainen, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0302956