45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BURLATAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

Lehiaketa publikoa, Burlatako "El Soto" udal igerilekuetako sorospen zerbitzuaren eta monitore begiraleen asistentzia teknikoa kontratatzeko 2003ko udaldirako eta 2003-2004ko negualdirako

Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen 2003ko martxoaren 27an lizitazio deialdia egitea, "El Soto" udal igerilekuetako sorospen zerbitzua eta jolas-igerilekuko monitore begiraleak kontratatzeko.

Xedea: "El Soto" udal igerilekuetako sorospen zerbitzuaren eta jolas-igerilekuko monitore begiraleen zerbitzuaren asistentzia teknikoa ematea uda eta negualdian. Kontratazioaren epe-muga urtebetekoa izango da eta luzagarria izango da, gehienez sei urtez, luzapenak barne.

Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez eta presako espedientea tramitatuz.

Gehieneko aurrekontua: 134.000 euro (BEZa barne).

Proposamenak aurkeztea: Burlatako Kirol Patronatuko erregistroan, Elizgibela kalean, 31600 Burlata (Nafarroa), hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hala ere, epea lanegun ez den batean bukatzen bada, proposamenak aurkeztu ahalko dira horren ondorengo lanegunean.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: klausula administratibo partikularretako eta betebehar teknikoetako pleguan biltzen direnak. Horiek originalak izango dira edo legearen arabera egiaztaturiko kopiak.

Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzea: jendaurreko ekitaldia, proposamenak aurkezteko epe-egunaren biharamunetik kontatuta hamargarren egun naturalean, Udalaren Kirol Patronatuko bulegoetan burutuko dena.

Klausula ekonomiko eta administratiboetako eta betebehar teknikoetako plegua Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko bulegoetan dago interesatuentzat, Elizgibela Kiroldegian, Elizgibela kalean, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 13:30era.

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hogeitahamainan.

Iragarkiaren kodea: C3091641