45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A Ñ E R U

Aurrekontuak hasiera batean onetsirik

Mañeruko Udalak 2003ko udal aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, otsailaren 27an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: A0302895