III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A S O A I N
Ibilgailu abandonatuak
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak ezin izan direnez egin, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpena argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:
Ibilgailua: Renault 21 Nevada GTD.
Matrikula: NA-8597-AX.
Jabea: María Lourdes Alejandro Baaptista.
Egoera: Utzikeriak joa eta lehengoratzeko aukerarik gabea.
Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a artikuluan xedatutakoarekin bat, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean ibilgailua eremu publikotik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.
Barasoainen, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.
Iragarkiaren kodea: A0302886