45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsita

Berbintzanako Udalak, bi mila eta biko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

2003ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 29an, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua, laburturik eta kapituluka:

UDALA

_Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 165.757 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 164.971 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 28.831 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 16.965 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 114.856 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 601 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 52.677 euro.

Gastuak, guztira: 544.658 euro.

_Dirusarreren aurrekontua

1. kapitulua._Zuzeneko zergak. 126.412 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 9.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 66.114 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 170.218 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 35.454 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 21.036 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 49.208 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 67.216 euro.

Dirusarrerak, guztira: 544.658 euro.

MUSIKA ESKOLA

_Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 0 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 0 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 0 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 0 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 0 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 0 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 0 euro.

_Dirusarreren aurrekontua

1. kapitulua._Zuzeneko zergak. 0 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 0 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 0 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 0 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 0 euro.

Dirusarrerak, guztira: 0 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Ohartarazten da ezen honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukerakoa, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Berbintzanan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0302873