III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Aurrekontuko 4/2002 aldaketa. Behin betiko onespena
Berbintzanako Udalak, bi mila eta biko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko 4/2002 aldaketari buruzko espedientea.
2003ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 29an, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluarekin bat ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
Kreditu transferentziak
_Kreditua hartu duten kontusailak:
1 531 6010 kontusaila. "Bideen konponketa". Zenbatekoa: 3.606 euro.
1 432 21802 kontusaila. "Herriko konponketak". Zenbatekoa: 9.015 euro.
_Kreditua eman duten kontusailak:
1 453 625 kontusaila. "Altzariak: mahaiak eta aulkiak." Zenbatekoa: 3.606 euro.
1 571 682 kontusaila. "Kotxeak garbitzeko lekua". Zenbatekoa: 9.015 euro.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Berbintzanan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.
Iragarkiaren kodea: A0302872