III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Berbintzanako Udalaren 2003ko plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluek eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak xedatutakoa betez, Berbintzanako Udalak, 2002ko azaroaren 28ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako Udalaren 2003. urteko plantilla organikoa.
Hasiera bateko onespena aurtengo 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 29an.
Jendaurreko epea igaro eta inork inolako erreklamaziorik aurkeztu ez duenez gero, hasiera batez onetsitako erabakia behin betiko bihurtu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz, 236. artikuluak, gorago aipatu denak, hara igortzen baitu.
Aurrekoa deusetan ukatu gabe eta, aipatutako arauak betetzeko, behin betiko erabakia argitaratuko da eta Foru Administraziora igorriko; eta, horren ondorioz, Berbintzanako Udalaren 2003ko plantilla organikoa honako langile hauek osatuko dute:
Funtzionarioak
1._Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: % 22. Zuzendaritzako osagarria: % 10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.
2._Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu bereziak.
3._Albientea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: % 5. Mailako osagarria: % 12. Arriskuko osagarria: % 5. Sarbidea: oposizioa. Jardunean.
4._Administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jardunean.
Lan-kontratudun finkoak
1._Garbiketako enplegatu bat. Maila: E. Osagarria: hitzarmenaren arabera. Sarbidea: erregelamenduak agintzen duen moduan. Jardunean.
Aldi baterako lan kontratudunak
1._3 peoi. Maila: E. Lan kontratudunak, bergizarteratzeko neurri gisa. Sarbidea: INEM. Hutsik.
2._Peoi bat. Maila: E. Lan kontratuduna, enplegu sozial babestu gisa. Sarbidea: INEM.
3._2 sorosle. Maila: E. Lan kontratudunak. Sarbidea: INEM.
4._2 atezain. Maila: E. Lan kontratudunak. Sarbidea: INEM.
5._Turismoko teknikari bat. Lan-kontratuduna. Sarbidea: INEM.
Langileen izen zerrenda
1._Maite Zúñiga Urrutia. Idazkaria.
2._Eugenio De Luis Belloso. Albientea.
3._María Carmen De Miguel De Luis. Administrari laguntzailea. Jardunean.
4._Nieves Asenjo Elizalde. Garbiketako enplegatua. Jardunean.
Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara, aipatzen diren epeetan, betiere erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo sailari zuzendua, bi hilabeteko epean.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratu ondoko hilabetean.
Berbintzanan, bi mila eta hiruko martxoaren seian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.
Iragarkiaren kodea: A0302871