III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
U.I.V/U.O.1 unitatean D-2 dotazioetarako lurzatiaren (Arriurdiñeta plaza) xehetasun azterlaneko aldaketa. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko martxoaren seian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-MAR-03 (4/CU)
"Udal honetako Herri Lan Alorrak izapidatzeko aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondotik (2002ko azaroaren 25eko RAL), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz,
Erabaki da:
1. Behin betiko onestea U.I.V/U.O.1 unitateko D-2 dotazioetarako lurzatiaren (Arriurdiñeta plaza) xehetasun azterlana.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari ebazpen hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
TESTU ARAU-EMAILEA
"2.2. Proposatutako testu berria.
4.2. Plaza publikoa.
Kontsultatutako Plan Orokorraren Testu Bateginean, plaza publikoaren ezaugarri orokorrak deskribatzen dira, eta, besteak beste, sakoneran 4 metro dituen portxe perimetrala izanen du.
Araudi hori betetzeko, 4.201,80 metro karratuko eremua erabiliko da plaza publikorako (70,50 x 59,60 metro), zeina dagokion urbanizazio proiektuarekin (UP) garatuko baita.
Plaza eremu simetrikoa izanen da iparraldetik hegoalderantz doan erdiko ardatz batekiko. Hau da, simetria hori beteko da bai zolari dagokionez, bai eta plaza osatzen duten eraikinen altxaeretan ere.
Eremu publiko horrek behar dituen hirigintzako elementuen definizioa, balorazioa eta diseinua dagokion urbanizazio proiektuan eginen da.
Eraikin balioanitza-merkatuaren kasuan ezik, hor ezin baitira ondoko baldintzak eskatu, portxe perimetralean, zutoinen ardatzen artean 443 zentimetro egonen dira eta 447 zentimetroko altuera librea. Zutoinak, bukatuta, 50 x 40 zentimetrokoak izanen dira, eta zabalerarik handiena plazara begira egonen da.
Portxea fatxada hauetan zehar eginen da: A taldeko ekialdea, B taldeko hegoaldea, C taldeko mendebaldea, eta eraikin balioanitza-merkatuaren plazaren aurrez aurre dagoen fatxada.
4.5. Balioanitza eta merkatua.
Orubetik 1.400 metro karratu gordeko dira, Plan Orokorrean zehaztuak: 64,50 x 21,71 metro, eta altuera, berriz, B eta B+4 duena, planoei jarraituz.
Plaza publikoa itxiko duen etorkizuneko eraikinaren plazaren aurrez aurre dagoen fatxadan, 4.2 artikuluan zehaztutako ezaugarriak dituen portxea eginen da."
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: a0302860