45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2003ko martxoaren 27ko 10:00etan, "Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Navarra" UPTA-NAVARRA anagraman) izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horrek Nafarroa osoan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: María Juliani De la Fuente andrea eta Elma Saiz Delgado andrea.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0303512