45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Javier Ederra Abadía jaunak egina.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 567 Ebazpena, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Javier Ederra Abadía.

Jarduera: Zerri-haztegia.

Tokia: Mosquete alderdia, 19. poligonoa, 594. lurzatia (Zarrakaztelu).

Udalerria: Zarrakaztelu.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan._Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Otamendi Saldise.

Iragarkiaren kodea: A0303312