45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

355/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Onesten du 2003. urtean eskolaz kanpo Ingurumenari buruzko hezkuntza-jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdia.

Urriaren 26ko 327/1992 Foru Dekretuak ezartzen du zein araubidez eman behar zaizkien dirulaguntzak Ingurumenarekin lotutako jarduerei. Foru Dekretu honetako 2. artikuluak xedatzen du dirulaguntzok emateko deialdia urtero eginen dela, hartarako Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Foru Agindu bat emanik eta ondoren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzen bidez gizartea informatu eta sentikortzeko, parte harrarazteko, Ingurumenari buruz hezitzeko, ikerketa sozialerako eta programak ebaluatzeko egiten dituen programetan, guztiz on da eskolaz kanpo ere hainbat jarduera sustatzea, gure komunitateko populazioan Ingurumenaren gaineko hezkuntza garatzea bultzatzeko.

Ikusirik Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalaren proposamena eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak duen kontu-hartzaile delegatuak aurrekontuen aplikazioari eman dion oniritzia, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko 23/1993 Foru Legeak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onestea 2003. urtean eskolaz kanpo Ingurumenari buruzko hezkuntza jarduerak egiteko dirulaguntzentzako deialdia.

2. Deialdi horretako arauak onestea, behar bezalako eginbideez horniturik espedientean baitira.

3. Baimena ematea 239.739 euroko gastua egin dadin 2001. urtetik 2002.erako luzatutako Gastu Aurrekontuko "Ingurumenari buruzko hezkuntza programa eta beste jardueretarako dirulaguntzak" delako 330000-31000-7810-442100 kontusailetik.

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

5. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

6. Foru Agindu hau bidaltzea Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalera, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzura, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ekonomi eta ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

2003. URTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN INGURUMENARI BURUZKO HEZKUNTZA JARDUERAK ESKOLAZ KANPO EGITEKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIA

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, nafar jendea informatu, gaitu eta Nafarroako baliabide naturalak zaintzen eta oro har Ingurumena hobetzen gehiago parte har dezan lortu beharrez, deialdi hau ezarri du jarduera horiek finantzatzeko dirulaguntzetarako. Hona oinarriak:

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdi honen helburua da dirulaguntzak ematea Ingurumenari buruzko hezkuntza programak egiteko, eskolaz kanpo, 2003. urtean Nafarroako gobernuko eta gobernuaz kanpoko erakundeek bultzatuak. Programa horien helburua izanen da herritarrak beren Ingurumenaz ohartaraztea, bai bakarka eta bai haien elkarte eta beste herritar erakunde edo instituzioen bidez, bai gaur bai gero batean gure komunitatean izan daitezken Ingurumen problemen kontra bakarka nahiz taldeka jokatzeko gaitasuna izan dezaten.

Bigarrena._Laguntza-hartzaileak.

Nafarroako edozein erakunde publiko nahiz pribatuk izanen du zilegi dirulaguntzok eskatzea, baldin legez eraturik badago, irabazi asmorik gabekoa bada eta Nafarroako Foru Komunitatean Ingurumenari buruzko hezkuntza jarduerak egin nahi baditu, deialdi honetan sartzen direnak.

Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, entitateetako batek eginen du eskaera, laguntzen zuzeneko hartzaileak hain zuzen, eta dokumentazioan jasoko da zein beste entitatek (modalitate berekoak nahiz beste batekoak) parte hartzen duten proiektuan eta zein baldintzatan.

Hirugarrena._Modalitateak.

Entitateek aurkezten dituzten proiektuak hiru modalitatetan sailkatuko dira:

_A modalitatea.

Modalitate honetan Nafarroako toki entitateek aurkeztuko dituzte proiektuak.

_B modalitatea.

Modalitate honetan sartuko dira helburu sozial nagusitzat Ingurumena defendatzea duten Nafarroako elkarteen proiektuak.

_C modalitatea.

Modalitate honetan aurrekoetan sartzen ez diren entitateek aurkeztutako proiektuak sartuko dira.

_D modalitatea

Modalitate honetan sartuko dira Nafarroako gobernuz kanpoko erakundeek Ingurumenaren gainean boluntario lana egiteko aurkezten dituzten proiektuak.

Batzorde teknikoaren ustez deialdira aurkeztu den proiekturen bat interes berezikoa bada, zilegi izanen da lankidetza arloa hitzarmen edo akordio bidez ezartzea.

Laugarrena._Proiektuen eremua.

A) A, B eta C modalitateak.

4.1. Deialdi honetara aurkezten diren Ingurumenari buruzko hezkuntza proiektuen edukiak Ingurumen kudeaketaren arlo hauetako bat hartu behar du aintzat:

1. lehentasuna:

Energia nola aurreztu eta nola egoki gastatu (tokialdatzeari eta garraioari buruzko kontu guztiak ere horren barne direla) eta energia berriztagarriak nola erabili; eta Ingurumenari buruzko Heziketarako Estrategian parte hartzen duten entitateek hartutako loturen inguruko beste programak.

2. lehentasuna:

Ingurumenarekiko jardunbide onak. Basoak, hondakinak, ura nola kudeatu (ibai eta ibai bazterrak nola kudeatu ere barne), espezie eta eremu babestuak nola kudeatu.

3. lehentasuna:

Natura zaintzearekin batera daitezkeen nekazaritza usadio eta jarduerak; lurzati berrantolamendua; 21 toki agendak. Ingurumenaren gaineko eraginak eta erasanak.

4. lehentasuna:

Ehiza eta arrantza aprobetxamenduak; turismo eta josteta erabilerak; Baliabide naturalak nola kontserbatu; higadura eta lurzoruaren galera; nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren sustapena; kutsadura nola galarazi eta nola garbitu; elikadura eta kontsumo ohiturak; Ingurumena kudeatzeko sistemak nola ezarri; Ingurumenaren gaineko hedapena, informazioa eta interpretazioa.

Lehentasunik gabe:

Aurreko horietan sartu ez baina edukiz eta helburuz interes sozialekoak direla juzgatzen den beste batzuk.

4.2. Proiektuen edukien garapena Ingurumenari buruzko hezkuntzarako honako tresna hauetako baten bidez eginen da:

4.2.1. Ingurumenaren gaineko informazioa, komunikazioa eta ohartarazpena.

Atal honen barrenean sartuko dira honakoetan oinarri duten proiektu guztiak:

_Jendarteratze, ohartarazte eta informazio kanpainak egitea.

_Liburuxkak, liburuak, aldizkariak, buletinak eta abar argitaratzea.

_Erakusketak egitea.

_Debateak, konferentziak eta mahainguruak egitea.

_Berariaz Ingurumenaren gainean aritzeko egunak edo asteak antolatzea.

_Zine saioak edo zinemaldiak antolatzea.

_Ingurumenaren gaineko informazio zerbitzuak ematea

_Entitatearen Ingurumen jarduerak interneten zabaltzea.

Jarduera zerrenda hori orientazio hutsekoa da.

4.2.2. Jendearen partehartzea Ingurumena kudeatzen.

Atal honen barrenean sartuko dira entitate batek antolatu eta herritarrek parte hartzen duten proiektuak, dela antolakuntzan, dela ingurumena hobetzeko ekintzak (jarraituak nahiz puntualak) gauzatzen.

4.2.3. Arautu gabeko Ingurumen hezkuntza.

Deialdi honetara aurkezten diren hezkuntza proiektuek zilegi izanen dute ikastaro, jardunaldi, mintegi, sinposio eta kongresu itxuran egitea.

Jarduera zerrenda hori orientazio hutsekoa da.

4.2.4. Ikerketa soziala Ingurumenari aplikaturik eta Ingurumena kudeatzeko programen ebaluazioa.

Aintzat hartuko dira entitate eskatzaileak garatzen dituen edo garatu dituen Ingurumenari buruzko hezkuntza programa jarraikiak ebaluatzeko proiektuak.

B) D modalitatea.

Boluntario lana egiteko proiektuen kasuan deialdi honetara aurkezten diren programen edukia honako ekintza eremuetako bati buruzkoa izanen da:

1. Naturguneak eta Biodibertsitatearen zainketa.

Arlo honetan sartzen dira naturgune babestuen gaineko ekintzak eta baso ondarearen hobekuntza.

2. Nekazari ingurunea eta natur ingurunearen erabilera publikoa:

Arlo honetan honako ekintzak sartzen dira: Naturgune babestuetarako ekintzak eta baso ondarearen hobekuntza nekazari eskualdeetako inguruak berreskuratzea; ondare historiko eta kulturala kontserbatzea, hala nola ardibideak eta Santiago bidea, eta bai beste nekazari ekipamendu interesgarri batzuk ere.

3. Hiri ingurunea eta Ingurumeneko kalitatea.

Arlo honetan sartzen dira hiri ingurunea zaindu eta berreskuratzeko ekintzak eta hirietan eusgarritasunaren kultura sustatu eta Ingurumen ohitura onak harrarazi beharrezko beste ekintzak.

Esku-hartze proiektuak ondasun publikoen gainean eginen dira eta Boluntario lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen babesean.

Bosgarrena._Dirulaguntza hartzeko moduko kontzeptuak.

Honako kontzeptuengatik har daiteke dirulaguntza:

A) A, B eta C modalitateak.

a) Materialak argitaratzea.

b) Irakasleak ikastaroak emateko eta beste prestakuntza jarduerak egiteko kontratatzea.

c) Hitzaldietarako hizlariak kontratatzeko gastuak.

d) Jarduerak aurrera ateratzeko material suntsikorra erosteko gastuak.

e) Lokalak alokatzea (hirugarren batenak) berariazko jarduerak egiteko. Elkarteen kasuan ez da kontuan hartuko entitatearen bulegoa alokatzeko gastua.

f) Proiektuak zabaltzeko, jendarteratzeko eta publizitatzeko gastuak.

g) Hirugarren bati kontratatutako zerbitzuen gastuak.

Entitate antolatzailearen kide diren hizlari eta mintzalarien gastuengatik ez da dirulaguntzarik emanen, salbu eta kilometraje edo desplazamenduagatik.

B) D modalitatea.

Gainerako modalitateetan aipatu gastuez gain, honakoak era hartuko dira aintzat boluntario lanerako proiektuen kasuan:

a) Elikadura gastuak.

b) Jarduerak aurrera eramateko behar diren garraio gastuak eta ibilgailuak alokatzeko gastuak.

c) Istripuen kontrako eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko gastuak, bai langile boluntarioak eta bai esku-hartze proiektuan parte hartzen duten hirugarren pertsonak ere (halakorik izaten bada) babesteko modukoa.

Ez da dirulaguntzarik emanen inbentarioko materialagatik, eta ez beste gaiak erosteko gastuagatik baldin proiektuaren garapenean erabiltzeak gero gehitu egiten badu ekintza hartzen duen ondasun publikoaren ondare balioa.

Entitate batek (dela bakarka dela taldeka), gehienez hiru proiektu aurkeztu ahalko ditu, eta ez da zilegi izanen emandako dirulaguntza inoiz proiektu guztiengatik osotara 30.000 euro baino gehiagokoa izatea.

Seigarrena._Prozedura.

1. Epeak.

Eskaerak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira (Alondegi kalea, 1, 1. solairua) deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik gehienez hogeita hamar egun naturaleko epean, eta Entitate eskatzailearen ordezkari legalak sinaturik egonen dira.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik eta haiek baloraturik, kasuko aurrekontu kreditua ahitu ez bada, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak zilegi izanen du dirulaguntza berriak ematea deialdiaz geroztik aurkeztu diren proiektuei, baldin eta proiektu horiek deialdi honetan ezarri diren baldintzak konplitzen badituzte eta dirulaguntzak emateak interes sozial bat edo helburu publiko bistakoa lortuko dela uste bada.

2. Agiriak.

Entitate eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Eskabide orokorra.

b) Dirulaguntza eskatzen zaion jardueraren memoria edo proiektua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan emanen den aurkezpen eredua erabiliz, edo Ingurumen Zuzendaritza Nagusian emanen den disketea erabiliz, edo Interneten bidez, horretarako prestatutako orrian: (http:// www.cfnavarra.es/psa/ayudasmaea).

Disketean eta Interneten bidez aurkezten diren proiektuetan, hurrengo c) eta d) ataletan eskatzen den dokumentazioa besterik ez dute aurkeztu behar paperean.

c) Lehenbizikoz eskatzen bazaio dirulaguntza Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Transferentzia bidezko pagamendua egiteko eskaeraren kopia (IFZ.a daukana), lehenago Ekonomi eta Ogasun Departamentuan entregatu zena, eta Elkarteak badira, Barne Ministerioak edo Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak luzatutako Elkarte Erregistroaren ziurtagiri bat.

d) Entitateek (Administrazio Publikoak izan ezik) Ekonomi eta ogasun Departamentuaren ziurtagiri baten bidez frogatu beharko dute beren zerga eginkizunak eguneraturik dituztela.

3. Baldintza teknikoen konplimendua.

Arautu gabeko hezkuntzaren proiektu bakoitzak bete beharko ditu deialdi honetako 1 eta 2. eranskinetan eskatzen diren irizpideak.

Entitateek zilegi izanen dute egoki iruditzen zaizkien kontsulta guztiak egitea Administrazioak laguntza eskaerak formalizatu baino lehen.

Zazpigarrena._Laguntzen balorazioa.

Aurkeztutako eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu. Honako kideak izanen ditu:

_Ingurumen Departamentuko Ingurumenari buruzko Hezkuntza eta Informazioaren atalburua.

_3 teknikari, Ingurumen Departamentukoak.

_2 ordezkari, Ingurumen arloko Baliabideen Zentrokoak.

_kide 1, Ingurumenari buruzko Hezkuntzarako Aholku Batzordea.

_kide 1, Ingurumen Hezkuntza eta Komunikazioa Garatzeko Departamentuarteko Batzorde Teknikokoa.

Honako irizpideen arabera emanen zaie lehentasuna proiektuei:

1. irizpidea: ekintza eremua eta proiektuaren justifikazioa (0-25 puntu).

1.1. Jarduketa eremua:

_(1) lehentasuna: 25 puntu.

_(2) lehentasuna: 15 puntu.

_(3) lehentasuna: 11 puntu.

_(4) lehentasuna: 7 puntu.

_Lehentasunik gabe: 3 puntu.

1.2. Proiektuaren justifikazioa.

_Premia objektiboek eskatua da, arlo honetako problema lehentasunekoa(k) konpontzera egiten du: 10 puntu.

_Kudeaketa hobetzen du edo kudeaketan integratua dago: 8 puntu.

_Ekintza arlo honetan bigarren mailako problemak ditu helburu: 6 puntu.

_Premia subjektiboek edo entitatearen interesak eskatua da: 4 puntu.

_Proiektua ez da justifikatzen edo ez behar adina: 0 puntu.

2. irizpidea: onurak (0-25 puntu).

Proiektu batek bi onura edo gehiago baditu helburu, zilegi izanen da onura nagusiari beste 5 puntu eranstea xede den onura bakoitzeko.

2.1. Ingurumenerako.

_Biodibertsitatea kontserbatu eta hobetzea (20 puntu).

_Baliabideen erabilera txarra edo alferrik galtzea galaraztea (20 puntu).

_Baliabide naturalen kutsadura gutxiagotzea (20 puntu).

_Baliabide naturalen kutsadura gutxiagotzea (20 puntu).

_Nekazari ingurunearen estetika hobetzea (10 puntu).

_Ingurune urbanoaren estetika hobetzea (10 puntu).

_Ingurune naturalaren estetika hobetzea (10 puntu).

_Hondakinen kudeaketa hobetzea (10 puntu).

_Ingurunearen gaineko informazioa hobetzea (10 puntu).

_Lehenago aipatu gabeko beste batzuk (10 puntu).

2,2. Komunitatearentzako.

_Banakoek eta gizarteak parte hartzea bultzatzea: (20 puntu).

_Problemak konpondu edo problemetan egoki esku hartzeko gaitasuna ematea: (20 puntu).

_Ingurumen ohiturak aldarazten laguntzea eta ingurumen jardunbide onak bultzatzea (15 puntu).

_Problema baten gainean gizartea sentikortu eta ohartaraztea (10 puntu).

_Ingurumen problemen eta daitezkeen soluzioen ezaguera eta ulerpena hobetzea (10 puntu).

_Lehenago aipatu gabeko beste batzuk (10 puntu).

2.3. Ekonomikoak.

_Premiarik gabeko gastuak murriztea (15 puntu).

_Diru baliabideen banaera hoberentzea (15 puntu).

_Materialak berrerabili, birziklatzea (15 puntu).

_Lehenago aipatu gabeko beste batzuk (10 puntu).

3. irizpidea: proiektuaren konplexutasuna (0-15 puntu).

3.1. Lurralde irispidea.

_Autonomia erkidegokoa: 8 puntu.

_Eskualdekoa: 6 puntu.

Tokikoa: 4 puntu.

Barne-buletinak edo antzeko argitalpenak tokiko proiektutzat hartuko dira.

3.2. Jarduerak zenbat aldiz errepikatzen diren (A alternatiba) edo bestela, zenbat pertsonak parte hartu behar duten (B alternatiba).

A) ALTERNATIBA B) ALTERNATIBA

>5: 4 puntu 100 pertsona: 4 puntu.

>3 eta <5: 3 puntu >50 eta <100: 3 puntu.

>1 eta <3: 2 puntu >25 eta <50: 2 puntu.

1: puntu 1 25 bitarte: 1 puntu

3.3. Proiektuaren iraupena (eginaldi bakoitzean)

3.3.1. Jarduera iraunkorrak:

_>7 egun: 3 puntu.

>2 eta <7 egun: 2 puntu.

_<2 egun: puntu 1.

3.3.2. Jarduera etendunak:

_>7 egun: 3 puntu.

>2 eta <7 egun: 2 puntu.

_<2 egun: puntu 1.

Liburuxkak argitaratzeko edo oro har argitarapenak egiteko, ez dira kontuan hartzen 3.2 eta 3.3. atalak eta haien ordez honako puntuazioak esleituko zaizkie: 4.000 ale baino gehiago: 7 puntu; 2.500 aletik 4000ra: 5 puntu; 1000tik 2500era: 4 puntu; 1.500 baino gutxiago: 2 puntu.

4. irizpidea: Gizartearen parte hartzea eta inplikazioa (0-15 puntu).

4.1. Helburuak.

_Justifikazioaren araberakoak eta proiektu ebaluazioa ere barne sartzen du: 5 puntu

_Justifikazioaren araberakoak eta proiektu ebaluazioa ere barne sartzen du: 4 puntu

_Helburuak osatua gabeak dira: 3 puntu.

_Helburuak nahasiak edo anbiguoak dira: 2 puntu.

_Ez du helbururik zehazten: 0 puntu.

4.2. Metodologia eta jarduerak.

_Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute proiektuaren definizioan, garabidean eta ebaluazioan: 10 puntu.

_Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute jardueren definizioan, garabidean eta ebaluazioan: 8 puntu.

_Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute (entzun edo begiratu ez ezik, bai egin ere) jardueren garabidean eta ebaluazioan: 6 puntu.

_Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute (entzun edo begiratu ez ezik, bai egin ere) jardueren garabidean eta ebaluazioan: 5 puntu.

_Parte hartzaileek pasiboki esku hartu behar dute (entzuten edo begiratzen): 3 puntu.

_Jardueren metodologia eta deskripzioa nahasia edo anbiguoa da: puntu 1.

_Ez du metodologiarik edo jarduerarik definitzen: 0 puntu.

5. irizpidea: entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzen (0-10).

5.1. Entitatearen inplikazioa.

_Entitateak proiektua egiteko ardura hartzen du (diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea): 6 puntu.

_Entitateak proiektua beste bati enkargatu baina gauzatzean parte hartzen du: 4 puntu.

_Entitateak besteri enkargatzen dizkio bai proiektua eta bai gauzapena: 2 puntu.

5.2. Ekarpen ekonomikoa (berriz aztertu).

_Entitateak jartzen ditu diru funtsak (bereak nahiz patrozinadore batenak): 4 puntu.

_Entitateak ez du funtsik jartzen: puntu 1.

6. irizpidea: Proiektuaren definizioko eta elaborazioko koherentzia (0-10).

_Helburu, metodologia eta jardueren artean erabateko koherentzia dago: 10 puntu.

_Helburu, metodologia eta jardueren artean partezko koherentzia dago: 7 puntu.

_Ez dago koherentziarik (edo gutxi) helburu, metodologia eta jardueren artean: 4 puntu.

Zortzigarrena._Laguntzen zenbatekoa.

Osotarako aurrekontutik zer portzentaje dagokion modalitate bakoitzari:

A modalitatearentzat deialdirako eratu den aurrekontuaren %35eraino erabili ahalko da; B modalitatearentzat %30eraino; C modalitatearentzat %20raino; eta D modalitatearentzat %20raino. Modalitate bakoitzari esleitu behar zaion aurrekontu partzialaren zenbatekoa Batzorde Teknikoak proposatuko du, tokatzen zaion lehentasunaren arabera eta bakoitzean aurkeztu den proiektu kopuruaren arabera.

2._Modalitate bakoitzarentzako gehienezko laguntza.

Ez da zilegi izanen A modalitateko entitateek aurkeztutako proiektuei ematen zaizkien laguntzak izatea proiektu bakoitzak duen aurrekontuaren %70 baino gehiagokoak; B, C eta D modalitateetan, berriz, zilegi izanen da %100erainokoak izatea. Zein portzentaje aplikatuko den erabakitzeko proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioa eta Batzorde Teknikoak proiektu bakoitzarentzat ezarri duen edo onetsi duen aurrekontu osoa hartuko dira aintzat.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntza kalkulatzeko eta proiektuak hautatzeko, Batzorde Teknikoak prozedura hau segituko du:

A) Deialdiaren araberakoak ez diren proiektuak gaitzetsiko ditu.

B) Proiektu bakoitzari 0tik 100erako puntuazioa emanen zaio, zazpigarren oinarriak agintzen duenaren arabera.

C) 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuak gaitzetsiko ditu.

D) Hautatutakoak modalitateetan sailkatuko ditu.

E) Modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa aurkituko du, eta bakoitzarentzat ezarri den gehienezko portzentajea aplikatuko.

F) Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa finkatuko du, hartarako taula hau aplikatuta:

90-100 %70 %100

80-90 %65 %90

70-80 %60 % 80

60-70 %55 %75

50-60 %50 %70

Entitate bat baino gehiagok batean egiten dituzten proiektuen kasuan, %100 baino gutxiagoko portzentajeak %5 gehituko dira. Gehitze portzentaje hori aplikatuko zaie aurreko taulan finkatu diren portzentajeei, proiektuan parte hartzen duten beste entitateen Nafarroako Gobernuko Administrazioaren aurreko ordezkari den entitatea zein modalitatetan sartzen den. Horretara, 6.2 Oinarrian eskatzen den dokumentazioaz gain, entitate eskatzaileek beste dokumentu bat erantsi behar dute parteen eta haien ordezkari den entitateen arteko adostasuna adierazteko.

Bederatzigarrena._Ordainketa-sistema.

Dirulaguntza ordaintzeko modua, oro har, hauxe izanen da:

_Laguntzaren %50, dirulaguntza onartzen denean.

_Gainerako %50a, jarduera burutzen denean, gastuak justifikatu eta hamaikagarren oinarriko c) idatz-zatian aipatu txosten-laburpena aurkeztu ondoren.

D modalitatearen kasuan honela ordainduko da:

_%75 onartzen denean eta

_Gainerako %25 jarduera burutzen denean, gastuak aurrez justifikatuta.

Gastuak justifikatzerakoan, fakturak luzatzeko baldintzak arautzen dituen 85/1993 Foru Dekretuak agintzen duena beteko da.

Hamargarrena._Laguntzak ematea.

Ingurumen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira dirulaguntzak. Administrazioaren egintza horien kontra interesatuek zilegi izanen dute Nafarroako Gobernuan gora jotzeko helegitea jartzea, egintza jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114.etik 116.era arteko artikuluek agintzen dutenaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabete iragan eta ebazpen espresik eman ez bada, eskaera ukatutzat emanen da.

Hamaikagarrena._Onuradunaren betebeharrak.

Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, proiektua aurrera eramatean, eduki edo kostuaren aldaketa dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean. Aldaketa horrek ez dio Foru Komunitateko Administrazioari beste kargarik ekarriko, bere gain espresuki hartzen ez badu.

b) Ematen diren argibide guztietan, delako jarduera Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntzaz egiten dela adieraztea.

Horrelakoetan, entitatea beharturik egonen da argitaratu behar duen materialaren bozetoa Ingurumen Zerbitzuan aurkeztera, zabaldu baino lehen Zerbitzu honek ikus-onetsia eman diezaion.

Diruz lagundutako zabalkunde materiala argitaratzen edo editatzen denean, entitateak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren logotipoa haien barrenean sartu, hartarako dauden erabilera jarraibideen arabera, eta bozeto bat Departamentu honetan aurkeztu beharko du, ikus-onetsia eman diezaion argitaratu baino lehen.

Deialdi honen babesean argitaratzen diren aldizkari, monografiko, zabalkundeko liburuxka eta bestelako argitalpenen kasuan, arestian adierazitakoaz gainera, horiek sustatzen dituzten entitateek toki nabarian sartu behar dute -ahal delarik argitalpenaren kredituen orrian-honako testua: "Nafarroako Gobernua, argitalpen honetarako dirulaguntza eman badu ere, ez dator bat nahitaez bertan agertzen diren artikulu edo iritzien edukiarekin".

Ezein entitatek ezin izanen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren logotipoa erabili berak eginiko beste jarduerak argitaratzeko, ez badira propio diruz laguntzen deialdi honen bidez.

c) 2003ko abenduaren 15a baino lehenago, burututako jarduerari buruzko txosten zehaztua (2. Eranskineko 3 eta 5 orrietan finkatzen diren pausoen arabera), egindako gastuen zerrenda eta haien frogagiriak (jatorrizko fakturak edo fotokopia kautotuak), Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkeztea. Diruz lagunduta izateko aintzat harturiko proiektuaren aurrekontuaren gastu guztiak justifikatu beharko dira. Gastu horien zenbateko osoa justifikatzen ez bada, onartu den dirulaguntza proportzionalki gutxituko da.

Horrez gain, dirulaguntza emateko aintzat hartu eta egin diren gastu guztien justifikazioarekin batera, entitateek frogatu beharko dute gastu horiek ordaindu dituztela, dirulaguntza adinako kopuruan gutxienez.

Orobat, diruz lagundutako kolektibo edo entitateek egindako autoebaluazioa aurkeztu beharko da, bertan jarduera hastean paratutako xedeak zenbateraino bete diren agertuz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan emanen den ereduaren arabera.

d) Kontraprestazioak.

Proiektu bati bere aurrekontuaren % 75 edo gehiagoko dirulaguntza eman bazaio (salbu eta D modalitatean sartzen diren proiektuetan), eta haren helburua edo ondorioa bada interes orokorreko materialak egitea, hala nola liburuak, liburuxkak, bideoak, kartelak eta antzeko besteak, honako ale kopurua entregatu beharko da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan azken ordainketa eginen bada:

LAGUNTZAPEKO AURREKONTUAREN % AURKEZTU BEHARREKO ALE KOPURUA

%75 -%80 Egindako aleen %30

%80 -%90 Egindako aleen %35

%90 -%100 Egindako aleen %40

Halako baldintzarik ez da eskatuko Elkarte Kontserbazionisten edo Ekologisten buletinak argitaratzeko.

Aurrekontuaren %75 edo gehiagoko dirulaguntza duten erakusketen kasuan, entitate laguntza hartzailea beharturik egonen da erakusketa Nafarroako Elkargo, Elkarte, Toki Entitate, Fundazio, Gobernuari eta abarri laga beharko die, interesatuek aurretik eskatuta. Kasu horietan, garraio, muntaia, desmuntaia eta begiraletza gastuak (begiraletzarik behartzen bada) interesatuek ordaindu beharko dituzte.

e) Zerga arloko beharkizunak betetzea (lanbideen kotizazioen atxikipenak, behar bezala betetako fakturak, e.a.) eta, proposamena nolakoa den, indarra duten arauekin bat etorriz, ezartzen den beste edozein baldintza betetzea.

f) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, ematen zaizkion material eta agiriak nahi bezala erabili ahalko ditu, beti ere autorea nor den aipatuz.

Hamabigarrena._Dirulaguntzen kontrola.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko ezartzen diren baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako inbertsioak egoki burutzen direla begiratuko du. Hori helburu, bidezko ikuskapen eta egiaztapenak egin ditzake, eta laguntzen onuradunei jarduerari buruzko informazio eta egiaztagiriak aurkeztea eska diezaieke, baita haren aurrean agertzeko ere.

Hamairugarrena._Beste laguntzekiko bateragarritasuna eta itzultzea.

Deialdi honetara aurkezten diren jarduerek erakunde publiko edo pribatuen beste laguntzak jaso ahalko dituzte, beti ere, laguntza horiek ez badira aurreikusitako gastuen % 100era iristen. Horrelakoetan gorabehera horren berri eman beharko da hasierako eskabidean. Eman ahalko den dirulaguntza horren xede izanen da beste laguntzen bidez finantzatu ezin daitekeen jarduera-kostua.

Laguntza hartu duten entitateek osorik nahiz partez itzuli beharko dute laguntza eta bai, hala tokatzen denean, berandutza interesak ordaindu ere dirulaguntza ordaindu zen momentutik, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 21. artikuluak agintzen dituen kasuetan.

Hamalaugarrena._Aplikatu beharreko araubidea.

Ingurumen-hezkuntza eskolaz kanpora egiten diren jardueretan sustatzeko dirulaguntzetarako araubide hau, prozeduraren arloko gaiei dagokienez, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Aginduan xedatutarakoaren menpe egonen da, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

1. ERANSKINA

Arautu gabeko hezkuntza proiektuak aurkezteko irizpide tekniko orokorrak

Deialdi honetara aurkezten diren hezkuntza proiektuek:

1._Deialdiko laugarren oinarrian aipatzen diren gaien gainekoak izan beharko dute eta ez dira Okupazio Hezkuntzarako edo Hezkuntza Etengaberako programa batean sarturik egonen.

Unibertsitateek antolatzen dituzten ikastaroak ez dira Unibertsitate Komunitateari soil-soilik zuzenduak izanen.

2._Hirugarren orrialdearekin batera (ikus proiektuak aurkezteko ereduak) banakako dossier bat aurkeztuko da honako datuak aditzera emateko:

2.1. Ikastaroak:

_Proiektuaren justifikazioa.

_Erdietsi asmo diren hezkuntza helburuak.

_Ikastaroaren programa, eman beharreko edukiak zehaztuz eta bai erabili beharreko metodologia, jarduerak eta bakoitzari emanen zaion denbora.

_Erabili asmo diren baliabide didaktikoak.

_Parte hartzen dutenei eman asmo zaizkien material idatzi, ikus-entzunezko edo bestelakoak (halakorik emateko asmoa badago).

_Ikastaroaren hartzaileak eta parte hartzeko eskatzen diren baldintzak.

_Gauzatzea: Ikastaroa non, zein hilabete, egun eta ordutan emanen den.

_Ikastaroaren berri emateko erabili asmo den publizitatea.

_Irakasleak: Izen-deiturak, N.A.N., ikasketa-tituluak. Bakoitzak eman behar dituen gaien zerrenda.

_Matrikularen kostua, matrikularik badago.

_Proiektuari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua (beste laguntzarik badago).

Oharra._Ikastaroen justifikazioarekin batera parte hartzaile bakoitzaren asistentzia kontrolatzeko orriaren kopia bat aurkeztu beharko da, eta parte hartzailea baloratzeko galde zerrenda bat ere bai, Ingurumen zuzendaritza nagusiak emanen duena.

2.2. Jardunaldiak, Mintegiak, sinposioak eta kongresuak:

_Proiektuaren justifikazioa.

_Egin asmo den programa.

_Parte hartzen dutenei eman asmo zaizkien material idatzi, ikus-entzunezko edo bestelakoak (halakorik emateko asmoa badago).

_Ikastaroaren hartzaileak eta parte hartzeko eskatzen diren baldintzak.

_Gauzatzea: -Ikastaroa non, zein hilabete, egun eta ordutan emanen den.

_Ikastaroaren berri emateko erabili asmo den publizitatea.

_Hizlariak eta koordinatzaileak: izen-deiturak, curriculum laburra eta egin beharreko jardueraren laburpena.

_Matrikularen kostua, matrikularik badago.

_Proiektuari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua (beste laguntzarik badago).

2. ERANSKINA

Ikertze eta ebaluatze proiektuak aurkezteko irizpide tekniko orokorrak

Deialdi honetara aurkezten diren ikertze eta ebaluatze proiektuek:

1._Deialdiko laugarren oinarrian aipatzen diren gaien gainekoak izan beharko dute.

2._Hirugarren orrialdearekin batera (ikus proiektuak aurkezteko ereduak) banakako dossier bat aurkeztuko da honako datuak aditzera emateko:

_Proiektuaren justifikazioa.

_Proiektuan erdietsi asmo diren helburu orokor eta berariazkoak.

_Aurreikusitako lan plana, egin beharreko jarduerak, datak eta arduradunak adierazita.

_Erabili beharreko metodologia.

_Ikertze edo Ebaluatze taldeko kideak: izen deiturak, bakoitzean curriculum laburra eta proiektuaren barrenean ematen zaien eginkizuna.

_Proiektuari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua (beste laguntzarik badago).

1. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren ingurumen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

ARGIBIDE OROKORRAK

1._Laguntzen deialdiari buruzko argibide orokorrak.

Ingurumenari buruz hezitzeko eskolaz kanpoko jardueretarako dirulaguntzen deialdian parte hartu nahi duten entitateek dagokion deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaeren tramitazio administratiboa errazteko, jarraian deialdiaren funtsezko edukiaren zenbait zati atera dira, ondoko gai hauei buruzkoak:

Dokumentazioa:

_Eskabide orokorra.

_Hasierako proiektuak eta bukaerako txostenak 2, 3 eta 4. orrietan aurkeztuko dira. Interesatuei Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan emanen zaizkie orri horiek edo Internet bidez (http:/www.cfnavarra.es/Medioambiente/Ayudas/EduAmbFE.htm).

_(Ikus orri honetako 2. ataleko jarraibideak).

Epeak:

_Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun natural iraganik bukatzen da eskaerak aurkezteko epea.

_Diruz lagundutako proiektuen bukaerako txostenak abenduaren 15a baino lehenago aurkeztu behar dira.

2._Ohar zenbait, 2, 3 eta 4. orriak betetzerakoan kontuan hartzekoak.

2.1. Entitate bakoitzak 2. orriaren ale bakarra bete behar du aurkezten dituen proiektu edo txosten guztientzat.

2.2. Dirulaguntza eskatzeko zenbat proiektu aurkezten diren, hainbat fitxa edo orri (3. zenbakikoak) aurkeztu behar dira 2. orriarekin batera.

2.3. Orriek balio dute bai proiektuak aurkezteko, bai bukaerako txostenerako. Proiektua edo bukaerako txostena den zehazteko aski da x bat egitea behar den atalean.

2.4. Hirugarren orrian agertzen den "zenbakia eta lehentasuna" izeneko tartean, orri hori zer proiektu edo jarduerari dagokion zehaztu behar da. Zenbakiak hurrenkeran emanen dira. Proiektuaren zenbakia bat etorriko da Entitateak kasuko proiektuari esleitu dion lehentasunarekin.

2.5. Nahi izanez gero, aurkezten den 3. orri bakoitzeko informazioa osatzeko asmoz, beste agiriak ere aurkez daitezke.

2.6. Hirugarren orrietan aurkeztutako proiektu guztiak 4. orrian (laburpenekoan) hurrenkeran emanen dira.

3._Gastu eta dirusarreren aurrekontuak proiektuetan aurkezteko modua.

3.1. Teknikari edo bestelako langileentzako ordainketa edo sariak sartzen badira aurrekontuetan, zehaztu behar da kontzeptua eta orduko (edo jarduerako) zenbat ordaintzen den. Ordainketa horietan kontuan izan behar dira BEZa, PFEZeko deskontuak, ordaintzen duen entitateak Nafarroako Gobernuaren Ekonomi eta Ogasun Departamentuan sartu behar baititu.

Enpresa hornitzaileek jaulki dituzten aurrekontuak (deusen hornitzerik izan bada) kasuko 3. orriari erantsiko zaizkio.

3.2. Desplazamenduentzako gasturik izan bada, kilometro kopurua zehaztu behar da. Deialdi honi dagokionez, kilometrajeagatik jarritako kilometro kopurua ez da izanen Administrazioak bere enplegatu publikoentzat ezarritako modulua baino handiagoa.

3.3. Aurreikusitako dirusarrerak -ezagutzen direnak-dagozkien orrietan (3 eta 4.ean) idatzi behar dira, jatorria zehaztuz. Zenbatekoa ezezaguna bada, aski da zein erakunde edo pertsonarengandik espero diren adieraztea.

4._Azken gastu eta dirusarrerak proiektuetan aurkezteko modua.

4.1. Jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

4.2. Fakturak 3. orriari erantsiko zaizkio.

4.3. Fakturek argibide hauek beharko dituzte:

_Jaulkitzailea: izena, helbidea eta IFZ.

_Hartzailea: izena, helbidea eta IFZ.

_Kontzeptua, fakturarena: unitateko prezioa eta artikuluen prezioa, guztira.

_BEZa barne den adieraztea. Bestela aipatu egin behar da. 60,10 pezetatik gorako fakturetan B.E.Z. zehaztu egin behar da.

_Fakturaren zenbakia, data eta sinadura, eta honen gainean "jaso dut" esaldia.

_Hitzaldi, solasaldi eta abarrengatiko "hizlarien ordainsariak" aipatzen duten fakturetan PFEZrako % 15eko kenketa egin behar da. Horrelakoetan ordainketaren ziurtagiria aurkeztuko da Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan.

2. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren ingurumen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

ERAKUNDEAREN DATUAK

Izena:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

Erregistroko zk. ..................................... I.F.Z.

Faxa: ........................ E-mail

Modalitatea: A B C D (tarte hau Administrazioak beteko du)

....................(e)n, ...............(e)ko ..................ren ..............(e)an

(Erakundearen arduradunaren zigilua eta sinadura)

3. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren ingurumen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

1._JARDUERAREN AZALPENA

Proiektua f Proiektu burutua f

DATU OROKORRAK

Proiektuaren zenbakia eta entitate eskatzailearentzat duen lehentasuna

Proiektuaren arduraduna:

_Izen-deiturak:

Telefonoa: ....................................

.1. irizpidea: Ekintza eremua eta proiektuaren justifikazioa:

Ekintza eremua (Administrazioak betetzekoa):

Izena:

Proiektuaren justifikazioa

.2. irizpidea: Komunitatearentzako onura: (Espero zirenak f Erdietsiak f):

Onurak:

.3. irizpidea: Proiektuaren konplexutasuna:

Eremu geografikoa: Tokikoa f Eskualdekoa f Erkidegokoa f

Non egin behar d(ir)en:

Zenbat aldiz egin nahi den (errepikatu)

Jarduera iraunkorrak: Hasiera data ......................... Bukaera data ......... ....................

Jarduera etendunak. Adierazi egunak/hila(k) ...../..... ....../......, ......./......., ......./......., ......./......., ...../....., ...../........, ........./.........,

Ale kopurua: (argitarapen edo edizioetarako)

Parte-hartzaileak (Espero zirenak f Benetakoak f)

.4. irizpidea: Gizartearen inplikazioa eta parte hartzea.

Helburuak:

Helburuak iristeko erabili behar den metodologia

Jarduerak

.5. irizpidea: Entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzeko:

Proiektuaren ardura duen entitatea

Gauzatzearen ardura duen entitatea

Diru ekarpena: .......... euro = Aurrekontu osoaren % .....

Beste laguntzailerik: Bai f Ez f (izena adierazi)

Beste datu interesgarriak (hezkuntza proiektuen eta ikerketa-ebaluazio proiektuen kasuan, dossierra erantsi, deialdiko 1 eta 2. eranskinetan ezarri den bezala

2._AURREKONTUA:

(Aurreikusia f Erabilia/Benetakoa f)

2.1. Gastuak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.2. Sarrerak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.3. Gastuak-dirusarrerak = ..............

4. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren ingurumen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

LABURPEN ORRIA

Proiektua f Proiektu burutua f

Zk. JARDUERAREN IZENA SARRERAK GASTUAK DIFERENTZIA

5. ORRIA

Inguramenaren gaineko boluntario lana egiteko jardueretarako dirulaguntzen deialdia

1._JARDUERAREN AZALPENA

Proiektua f Proiektu burutua f

DATU OROKORRAK

Proiektuaren zenbakia eta lehentasuna entitatearentzat:

Elkarlaneko proiektua: Bai f / Ez f

Entitate eskatzailea:

Proiektuaren arduraduna:

_Izen-deiturak.

Telefonoa: ....................................

.1. irizpidea: Proiektuaren justifikazioa:

Ekintza eremua (Administrazioak betetzekoa):

Izena:

Proiektuaren justifikazioa

.2. irizpidea: Komunitatearentzako onura: (Espero zirenak f Erdietsiak f):

Onurak:

.3. irizpidea: Proiektuaren konplexutasuna:

Eremu geografikoa: Tokikoa f Eskualdekoa f Erkidegokoa f

Non egin behar d(ir)en:

Zenbat aldiz egin nahi den (errepikatu)

Jarduera iraunkorrak: Hasiera data ........ ................ Bukaera data ......... ....................

Jarduera etendunak. Adierazi egunak/hila(k) ...../..... ....../......, ......./......., ......./......., ......./......., ...../....., ...../........, ........./.........,

Ale kopurua: (argitarapen edo edizioetarako)

.4. irizpidea: Gizartearen inplikazioa eta parte hartzea.

Helburuak:

Helburuak iristeko erabili behar den metodologia

Jarduerak:

Boluntario parte hartzaileak: (Asmozkoak f Benetakoak f):

Entitatekoa .................. Entitatetik kanpokoa

.5. irizpidea: Entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzeko:

Proiektuaren ardura duen entitatea

Gauzatzearen ardura duen entitatea

Diru ekarpena: .......... euro = Aurrekontu osoaren % .....

Beste laguntzailerik: Bai f Ez f (Izena adierazi)

2._AURREKONTUA:

(Aurreikusia f Erabilia/Benetakoa f)

2.1. Gastuak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.2. Sarrerak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.3. Gastuak-dirusarrerak = ..............

Iragarkiaren kodea: A0303107