45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Ukarren eta Tirapun instalazio elektriko berria jartzeko. Espediente zenbakia: 7326 A.T._JAA/jlp.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak administrazio baimena eskatu du ondokoa paratzeko:

"Aireko linearen bariantea, 13,2 KV-koa, "STR Biurrun-Puente" izenekoa, "Orvalaiz" Nekazaritzako Kooperatibaren instalazioak handitu behar direla eta; 20.04 euskarritik hasita, 253 metro, LA-56, bukaera 20.06 euskarrian, Ukar eta Tirapuko udalerrietan".

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, eskaera honi buruzko alegazioak aurkezten ahalko dira bi aletan, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua). Halaber, aurkezten ahalko dira ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: C3053746