45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko gizarte-langile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2002ko ekainaren 19an, 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko gizarte-langile izateko lau lanpostu, oposizio bidez, betetzeko deialdia. Haren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko Epaimahaiak Mercedes Montorio Valles eta Ana Isabel García Lópe andreak, biak txanda irekikoak, eta Carmen Urra Urriza eta Carmen Maeztu Villafranca andreak, sustapen-txandakoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek baitira bakoitza bere txandan oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan._Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0303293