45. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2002ko ekainaren 14an, 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko sei lanpostu, oposizio bidez, betetzeko deialdia. Haren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko Epaimahaiak Rafael Oses Primo jauna, Enrique Manso Martínez jauna, Idoia Alfaro Piñero andrea, Aitzíber Zaldívar Anakabe andrea, Federico Michaus Olaechea jauna, Usue Gortari Arbona andrea, guztiak txanda irekikoak, eta, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek baitira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan._Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0303292