12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala, Leatxeko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, Leatxeko katastroko 1. poligonoko 142. lurzatiari buruz. Aldaketa José Ignacio Salinas Loberak, Luis M.ª Salinas Loberak eta Blanca Esther Salinas Loberak sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluari dagokionez 79.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Leatxen, 2017ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1700162