42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Irunberriko Udal Planeko U.E.-16 unitatea berriz mugatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Irunberriko Udalak, 2002ko urriaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Irunberriko Udal Planeko U.E.-16 unitatea berriz mugatzeko proiektua, Irunberriko Udalak berak sustatua.

Jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0302572