42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpenen jakinarazpena

Udalaren Osasun Ordenantza (animaliak edukitzeko arauak) hausteagatik, animaliak babesteari buruzko 7/94 Foru Legeari jarraituz Udaltzaingoak egin dituen salaketak eta horiei dagozkien zehapenak jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 30/92 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez.

Arau-hauslea: José Amorena García. Espedientea: 999/02. Arau-haustea: Konstituzio plaza, 8,-2.a, B ateko zaratak (zakurraren zaunkak); 2.29 artikulua, 7/94 Foru Legea. Tokia: Konstituzio plaza, 8, 2.a, B. Data: 2002ko urriaren 28a. Zenbatekoa: 50 euro.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0302532