42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Igariko Kontzeju ireki honek erabaki hau hartu zuen, 2003ko otsailaren 22an egin bilkuran eta boz batez:

"Maistraren etxea" izeneko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea, ondareko ondasunaren kalifikazioa izan dezan. Hura 2. poligonoko 49. lurzatian dago, San Pedro karrikako 4an, U.U. 1, 2, 3 eta 4.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, komeni diren alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Espedientea Kontzejuaren idazkaritzan dago ikusgai.

Igarin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Kontzejuburua, Teodoro Garcés Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0302392