42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurraren desafektazioa

Mendabiako Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik hurrengo herrilur hauek desafektatu eta ondoren trukea egiteari buruzko espedientea:

3.143 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean 9. poligonoko 942, 203 eta 204. lurzati gisa agertzen diren finketatik bereizten direnak. Hauek dira haren mugak: Iparraldean, 942. lurzatiaren gainerakoa eta 203. lurzatiaren gainerakoa, Mendabiako herrilurretakoak; Hegoaldean, 200. lurzatia, José Miguel Martínez de Espronceda Sáinz jaunarena; Ekialdean, 203. lurzatiaren gainerakoa eta 204. lurzatiaren gainerakoa, Mendabiako herrilurretakoak, eta Mendebaldean, 200. lurzatia, José Miguel Martínez de Espronceda Sáinz jaunarena.

Erabaki da:

1. Aipatutako herrilurrak hasiera batean desafektatzea, hartara trukaketa egiteko 15. poligonoko 41. lurzatiarekin, José Miguel Martínez de Espronceda Sáinz jaunarena baita eta 4.715 metro karratu baititu. Uste da udalerri honendako ageriko interes publikoa duela jarduketa horrek, bateratuko baitira herriaren jabetzako lurrak, batetik, eta partikularren jabetzakoak, bertzetik.

2. Trukaketa arautuko duten baldintzen plegua onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesten duenerako.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratuta, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

4. Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio behin betikoz onets dezan.

5. Jaun alkatea eskuordetzea, eskriturak eta José Miguel Martínez de Espronceda Sáinz jaunarekin trukaketa gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Mendabian, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bortzean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0302391