42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Irekitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatuaren izen-deiturak: José María Gil López jauna (N.A.N.: 16766781). Zehapenaren data: 2002ko abenduaren 2ko RMA (10/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1525/02 espedientea. Ozpinetakoak babesik gabe. Isunaren zenbatekoa: 90 euro. Urratutako arauak: 2.2 artikulua, 1945/1983 Errege Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: Iñaki Pérez Sáinz jauna (N.A.N.: 45661573). Zehapenaren data: 2003ko urtarrilaren 9ko RMA (8/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1613/02 espedientea. Zakurrak aske. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Urratutako arauak: 24.2.h) artikulua, 7/1994 Foru Legea.

Zehatuaren izen-deiturak: Eva V. Lecumberri González andrea (N.A.N.: 72695651). Zehapenaren data: 2003ko urtarrilaren 9ko RMA (10/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1671/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Urratutako arauak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: F. Javier Ibarrola Alemán (N.A.N.: 15737396). Zehapenaren data: 2003ko urtarrilaren 9ko RMA (12/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1716/02 espedientea. Pintxoak babesik gabe eta janari erabiltzaileen karnetik ez. Isunaren zenbatekoa: 395 euro eta 190 euro. Urratutako arauak: 2.2 artikulua, 1945/1983 Errege Dekretua, eta 3.1 artikulua eta eranskineko 9. kapituluko 3. atala, 2207/1995 Errege Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: Javier Ibarrola Alemán (N.A.N.: 15737396). Zehapenaren data: 2003ko urtarrilaren 9ko RMA (16/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1772/02 espedientea. Lagina gaizki hartua. Isunaren zenbatekoa: 150 euro. Urratutako arauak: 2.2 artikulua, 1945/1983 Errege Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: Helena Huarte Urricelqui andrea. Zehapenaren data: 2003ko urtarrilaren 27ko RMA (12/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/2008/02 espedientea. Zakurra aske. Isunaren zenbatekoa: 90 euro. Urratutako arauak: 24.2.h artikulua, 7/1994 Foru Legea.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0302339