42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Osoko bilkuran hartutako erabakiaren jakinarazpena

Udalak ondotik osotara ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, han zirenak boz batez etorrita:

8._Eskabide eta Alkatetzaren ebazpen zenbait.

Ikusirik Bakaikuko Arau Subsidiarioetako U-19 unitatearen mugak eta azalera birdefinititzeko agiria, sustatzaile hauek aurkeztua: Osane Leiza Urrestarazu, Ernesto Leiza Urrestarazu, Erkuden Goñi Barandiarán, Mikel Celaya Romeral.

Udaleko teknikariek aztertu dute unitatea handitzeko proposamema, agiriari erantsitako dokumentazio grafikoaren 2. planoan zehazten den bezalaxe. Horren ariora, unitateak, 400 metro karratu gabe, 535 metro karratu izanen lituzke hemendik aurrera, eta gehitzenn zaion aldea urbanizatuko litzateke.

Bakaikuko Udalak osoko bilkuran erabaki du:

1._Bakaikuko Arau Subsidiarioetako 19. unitatearen mugak eta azaleraren birdefinizioa onestea.

2._Erabaki hau interesatuei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3._Erabakia hogeita hamar egunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuz.

Erabaki horren aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bakaikun, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302190