42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Ur hornidura eta saneamenduko sareen baldintza teknikoak arautzen dituzten ordenantzak hasiera batez onetsirik

Udalak, 2002ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, honako ordenantza hauek onetsi ditu hasiera batez:

_Ur hornidurako sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza.

_Ur saneamenduko sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza horiek Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302092