42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

3/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpean datu pertsonalen tratamendu automatizatua duten fitxategien ezaugarriak aldatzen dituena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du, eta lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, titulartasun publikoko fitxategien ardura duten Administrazio Publikoek nahitaezko dute fitxategi horiek erregulatzeko edo aurreikuspenei egokitzeko behar den xedapena onestea, indarra hartu eta hiru urteko epean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarriak aldatu, fitxategiak deuseztatu eta berriak sortzeko foru agindu bat emanen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko fitxategi batzuen zenbait ezaugarri ez datoz guztiz bat Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin. Horregatik, bidezkoa da aldatzea, fitxategien ezaugarriak beren preskripzioei egokituz, haien segurtasun neurrien maila zehaztuta; komenigarria da unitate arduradunei buruzko datuak eguneratzea eta, berdin, datuetan sartu eta datuak zuzendu eta deuseztatzeko eskubidea erabiltzeko unitateei buruzko datuak, horrela Departamentu honek dituen fitxategietako datu pertsonalen tratamenduan ahalik eta gardentasun eta segurtasun handiena bermatzeko.

Idazkaritza Teknikoak, fitxategien unitate arduradunek eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalak egindako txostenak ikusirik.

Horrenbestez, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aldaketak onestea. Honako fitxategi hauek:

1._Fitxategiaren izena: BD-Dokumentuen Erregistroa.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 2001050026.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

2._Fitxategiaren izena: Fundazioak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1971760003.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

3._Fitxategiaren izena: Elkarteak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456796.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

4._Fitxategiaren izena: atentatu terroristek sortutako kalteen ordaina.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456797.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa. Nafarroako Gorteen kalea, 5-5.a D - 31002 Iruña.

h) Segurtasun neurriak: erdi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

5._Fitxategiaren izena: Larrialdietan laguntzea.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1992560018.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

h) Segurtasun neurriak: goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

6._Fitxategiaren izena: Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 2011500007.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa. Nafarroako Gorteen kalea, 5-5.a D - 31002 Iruña.

7._Fitxategiaren izena: Nafarroako Suhiltzaileen Partzuergoko langileak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456802.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

8._Fitxategiaren izena: Karguak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456794.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Barne Zuzendaritza Nagusia.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

9._Fitxategiaren izena: Bingoak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456798.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Jendaurreko Ikuskizun eta Josteta Jardueren Bulegoa.

h) Segurtasun neurriak: goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

10._Fitxategiaren izena: Barne Zuzendaritza Nagusiko langileen datuak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456792.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Giza Baliabideen Atala.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

11._Fitxategiaren izena: Zehapen espedienteak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456795.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Araubide Juridikoaren Atala.

h) Segurtasun neurriak: erdi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

12._Fitxategiaren izena: Jokoaren kontrola.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456799.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Jokoaren Bulegoa.

h) Segurtasun neurriak: erdi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

13._Fitxategiaren izena: Su-Itzaltze eta Salbamenduko zordunak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456793.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoa.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

14._Fitxategiaren izena: Prestakuntzarako eskariak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456804.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

15._Fitxategiaren izena: Hautaketa.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456803.

h) Segurtasun neurriak: goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

16._Fitxategiaren izena: Segurtasun Eskola.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456805.

h) Segurtasun neurriak: goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

17._Fitxategiaren izena: Euskaraz jakitea.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456791.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

18._Fitxategiaren izena: Osasun Laguntzaren titularrak eta onuradunak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456801.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Osasun Laguntzaren Atala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Osasun Laguntzaren Atala.

h) Segurtasun neurriak: goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

19._Fitxategiaren izena: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarleak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942970791.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzua.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

2. Foru Agindu hau Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera igortzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0301488