42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

495/2003 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, jarduera industrialek sortutako hondakinen laginak hartu eta analizatzeko kontratazio-espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak jarduera industrialek sortutako hondakinen laginak hartu eta analizatzeko kontraturako lizitazio-deia egin du, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: jarduera industrialek sortutako hondakinen laginak hartu eta analizatzeko kontratazioa.

_Esleitzeko modua: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 30.000,00 euro izanen da, BEZa barne.

_Lanak egiteko epea: 2003ko abenduaren 31ra bitarte.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14,30:00ak arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegiaren kalea, 1-2.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena: proposamenak aurkezteko epea bete eta hamabosgarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1.a, 2. solairuan, eta Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/medioambiente.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............................... ordezkatuz), ......................................................ko lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ...... (zenbakiz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0303108