42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, 2003ko martxoaren 10eko Ebazpenarena. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 100 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2003ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 31n, argitaratu zen behin betiko zerrendan akats bat dagoenez, honako zuzenketa hau egin da:

3041. orrialdean, lehenbiziko zutabean, 1. puntuko bigarren paragrafoan, honako hau ageri den tokian: "Langileen Batzordeak epaimahaian ordezkari hauek izanen ditu: José Angel Vicente Malo jauna eta Maite Lumbreras Paños andrea, epaimahaikide titular, eta Luis Fernando Pérez Cristóbal jauna eta Ana Isabel Serrano Pérez andrea, ordezko mahaikide, hurrenez hurren.", honela esan behar du: "Langileen Batzordeak epaimahaian ordezkari hauek izanen ditu: José Angel Vicente Malo eta Luis Fernando Pérez Cristóbal jaunak, epaimahaikide titular, eta Maite Lumbreras Paños eta Ana Isabel Serrano Pérez andreak, ordezko mahaikide, hurrenez hurren."

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Ataleko burua, Carlos Sarasíbar Subiza.

Iragarkiaren kodea: A0303498