42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

311/2003 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anatomia Patologikoaren Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 29ko 862/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anatomia Patologikoaren Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2002ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 109. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 19ko 1331/2002 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anatomia Patologikoaren Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

REPARAZ ROMERO, BEGOÑA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaia osatzea eta, beraz, Ana Puras Gil andrea eta Federico García Bragado jauna mahaikide titular eta ordezko izendatzea, hurrenez hurren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendaturik, eta Angel Panizo Santos eta Eduardo Urbiola Marcilla jaunak, mahaikide titular eta ordezko, hurrenez hurren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendaturik.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2003ko apirilaren 8an eginen da, 16:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko bilkura gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0303310