42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Deialdia, Udaleko zerbitzuetako enplegatu izateko bost lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

O I N A R R I A K

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, D mailakoak, igoera txanda murriztuan betetzea, Udal horretako E mailako funtzionarioen artean.

1.2. Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lanpostuak txanda murriztuan beteko dira Garesko Udaleko E mailako langileen artean. Deialdia aipatu artikuluko 6. zenbakian xedatutakoaren babesean egin da.

1.3. Deialdiko lanpostuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera D mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen dituzte, bai eta dagozkien lansari osagarriak ere, halakorik baldin bada.

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urtero onesten den egutegiari lotuko zaio, baina administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dituzte biak, zerbitzua behar bezala egiteko beharrezkoa izanez gero.

2._Izangaien betebeharrak.

Lehiaketa murriztu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Garesko Udaleko funtzionarioa izatea, E mailakoa.

b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokidea izatea, edo E mailan zortzi (8) urtez zerbitzuak eman izana Nafarroako administrazio publikoetan.

c) Garesko Udalean, E mailan, benetan egindako 5 zerbitzu urte frogatzea.

3._Eskabideak.

3.1. Lehiaketa murriztuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute (deialdi honi erantsitako ereduaren araberakoa) Garesko Udaleko erregistro orokorrean, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Izangaiak deialdiko 2. idatz-zatian ezarritako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituela egiaztatzen dutenak.

b) Lehiaketaldian, deialdiarekin batera dagoen 2. eranskinean ageri den baremoari jarraituz, baloratuko diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Garesko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Izangai baztertuek hurrengo 10 egun baliodunetan erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.2. Erreklamazioetarako epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, alkateak behin betiko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Garesko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

4.3. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaian honako hauek izanen dira:

Mahaiburua: Eva Erro Ochoa andrea, Garesko alkatea. Ordezkoa: Antonio Villanueva Pérez jauna, Garesko alkateordea.

Mahaikidea: Javier Vélez Medrano jauna, Garesko zinegotzia. Ordezkoa: Martín Azcarate Adarraga jauna, Garesko zinegotzia.

Mahaikidea: José Antonio Martínez Izurzu jauna, Garesko zinegotzia. Ordezkoa: Aurelio Laita Apostua jauna, Garesko zinegotzia.

Mahaikidea: Antonio Gorosquieta López jauna, Garesko Udaleko aholkulari teknikoa. Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

Mahaikidea: Garesko Udaleko langileen ordezkari izateko izendatu behar diren titularra eta ordezkoa.

Idazkaria: Francisco Javier Sánchez-Ostiz jauna, Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Susana Arana Guembe andrea, Udaleko administrari-ofiziala.

5.2. Izangaiek mahaikideak errefusatu ahalko dituzte Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak; berdinketara iritsiz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabili ahalko du.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Lehiaketaldian, izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalifikatuko dira, gehienez 10 puntu emanez, ondoko baremoari jarraituz:

A) Titulazioa: Lanposturako eskatutakoa baino maila altuagoko titulazioengatik, bakoitzagatik puntu 1; gehienez ere, 2 puntu.

B) Esperientzia:

B-1) Garesko Udalean deialdiko lanposturako eskatzen dena baino antzinatasun handiagoa izateagatik, urte bakoitzeko 0,50 puntu; gehienez ere, 2 puntu.

B-2) D mailako kategoriarekin, enpresa publiko edo pribatuetan egindako lanagatik, urte bakoitzeko puntu 1; gehienez ere, 2 puntu.

C) Ikastaroak:

C-1) 50 ordutik gorako prestakuntza ikastaroak egiteagatik, betiere lanpostuarekin zerikusia dutenak, bakoitzagatik 0,50 puntu; gehienez ere, 2 puntu.

C-2) Epaimahaiak baloratuko dituen bestelako lan eta merezimenduak, lanpostuan aritzeko gaitasun handiagoa dakartela-eta izangaiak baloratzekoak direla uste badu, gehienez ere 2 puntu.

Epaimahaiak izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak baloratuko ditu soilik.

6.2. Oposizioaldian proba hauek eginen dira:

a) Lehen ariketa._Epaimahaiak aginduko dituen ariketa praktikoak eginen dira, igeltserotza, elektrizitate, iturgintza, lorezaintza eta eraikinen eta instalazioen mantentze lanei buruzkoak. Gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

b) Bigarren ariketa._Proba teorikoa eginen da, igeltserotza, elektrizitate, iturgintza, lorezaintza eta eraikinen eta instalazioen mantentze lanei, Garesko udalerriko gaiei eta lanpostuko eginkizunei buruzkoa. Gehienez ere 15 puntu lortu ahalko dira.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

7._Gainditzen dituztenen zerrenda.

7.1. Epaimahaiak Udaleko iragarki oholean paratuko du izangai guztiek lortutako kalifikazioen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, handienetik txikienera.

7.2. Epaimahaiak puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena helaraziko dio Garesko Udaleko osoko bilkurari. Proposamen hori loteslea izanen da.

7.3. Izendatuek, izendapenetik 30 eguneko epean, ziurtagiri bana aurkeztu beharko dute, Udaleko nomina eta plantillako langile direla eta beren espedienteetan ageri diren gainerako inguruabarrak frogatzen dituena.

7.4. Proposatutako izangairen batek agiri hori aurkezten ez badu, ezin izanen da izendatu eta gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaia izendatuko da.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Udalak, osoko bilkuran, proposatutako izangaiak izendatuko ditu, baldin eta 7.3 idatz-zatian adierazitakoa bete badute.

8.2. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Hala egiten ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte eta 7.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9._Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Garesen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............, adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: ............, sorteguna: ............., sorlekua: ............... (..........), bizilekua: ..............., karrika: ..........., zenbakia: ......., posta kodea: ......., telefonoa: .......... Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

Garesko Udalaren zerbitzu publikoetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izateko eskatzen dudala.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, beraz, aipatu lanpostua betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0302549