42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

180/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Begoña Díaz de Cerio Mayayo andrea Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitateko buru kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Begoña Díaz de Cerio Mayayo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitateko buru kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0301495