III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T I K A
Kontzejuko Etxea-Kultur Etxeko obren kontratua
Akats zuzenketa, 2003ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 14koan, argitaratutako iragarkiarena. Hona hemen:
Lehenbiziko lerroaldean:
Honela dioen tokian:
"Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2003ko otsailaren 6an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten du, Añezkarko Kontzejuko (Berriobeitiko udalerria) Herriko Etxea-Kultur Etxea berritzeko obren kontratua lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:"
Honela behar du:
"Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2003ko otsailaren 6an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten du, Artikako Kontzejuko (Berriobeitiko udalerria) Herriko Etxea-Kultur Etxea berritzeko obren kontratua lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:"
Artikan, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean. Kontzejuko burua, Susana García.
Iragarkiaren kodea: A0303152