42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BEINTZA-LABAIEN

2003ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Labaiengo Udalak, 2003ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

A) Hasiera batez onestea 2003. urteko aurrekontua, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

B) Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, ohar eta erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Labaienen, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkatea, Francisco Javier Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0302576